Arrietak Afrikan hasiko du denboraldia

Guaixe 2010eko urtarrilaren 12a

Hastear da 2010 txirrindularitza denboraldia eta Ag2r taldean dabilen Jose Luis Arrieta uhartearrak Afrikan hasiko du denboraldia, Gabonen jokatuko den La Tropicale Amissa Bongo lasterketan, ilbeltzaren 19tik 24ra. Taldeko gazteenekin joango da Arrieta, eta eguraldira eta ordutegietara girora moldatzea egoki nola egin da haren zalantza nagusia. Ondoren, Algarve, Paris-Niza, Katalunia, Lizarra eta Euskal Herriko Itzulia etorriko dira uhartearrarendako. Atseden hartu eta gero, Kalifornian ariko da eta ondoren Dauphiné Liberé helduko da. Jakina denez, azken lasterketa horretan aritzen bada, Tourrerako hautagaietako bat izango da. 10 tourretan aritu eta gero, uhartearrak aurten ez du Tourrean aritzeko gogorik azaldu, baina baliteke azkenean aritu behar izana. "Tourrean aritu ahal garenen taldean jarri naute, baina ikusiko dugu zer gertatzen den" dio uhartearrak. Jose Luis Arrieta txirrindulari beteranoa da, oso estimatua tropelean. Talde lan izugarria egiten du eta horregatik oso baloratua da Ag2r taldean. Ea zer moduz aritzen den profesional moduan bere 18. denboraldia izango den honetan.