Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak iaz egindako lanaren emaitza "baikorra" egin du. Bego Zestau Baraibar teknikariak ere aitortu du "hainbat gauza hobetzeke" daudela eta, aldi berean, aurreratu du "iaz egindako hainbat jarduerek jarraipena" izanen dutela. Haiekin batera jarduera berriak izanen direla aurreratu du Zestauk eta, horrekin batera, teknikariak proposamen berriak jasotzeko prestutasuna azaldu du. Hala egin dutenei bere "esker ona" azaldu ziren teknikariak. Zestauk zehaztu duenez, plangintza aurrera ateratzeko "Nafarroako Gobernutik jasotzen dugun diru-laguntzak norainoko bidea, tartea, uzten edo errazten digun ikusi beharko dugu". Hala ere, "horrek atzera" ez dutela botako argitu du. Iaz sakandarrei zuzendutako jarduerak: Etorkinendako euskara ikastaroak; etorkinendako lana bilatzeko teknikak ikasteko ikastaroa; etorkinekin harreman zuzenean ari diren profesionalei zuzenduriko prestakuntza saioak; osasun tailerra familia etorkinentzat; ekimenak Olazti eta Altsasuko ludoteketan; Joko saltsa Euskara eta Kirol Zerbitzuarekin elkarlanean; arabiar hizkuntza ikasteko jarduerak; argazki lehiaketa; emakumezkoen nazioarteko II futbol txapelketa; munduko jolasak; gazte topaketa; gaztelera klaseen antolaketa emakume etorkinendako; genero eta immigrazioan prestakuntza Altsasuko udal langileendako; munduko pintxoak; munduko arrozak; eguberrietako "Agasajo" festa; munduko ipuinak saioa; immigrazioaren inguruko material erosketa ibarreko liburutegi batzuendako107 eskaeraImmigrazio Zerbitzuak iaz eskaera kopuru hori jaso zuen. Gehienak sakandar berriek eginak (76). Generoari dagokionez, zerbitzura emakumeak (79) gizonak baino gehiago hurbildu dira. Honakoak dira gehien egin diren eskaerak: prestakuntza arlo jakinetan (gaztelera, arabiera, josketa, sukaldaritza eta abar), paperen moldaketa, lana eta beste.34 inkestaMankomunitatearen kalitate sisteman txertatuta, iaz 34 inkesta bidali ziren, 17 erantzun jasoz. 2008an inkestatuen laurdenak erantzun zuen, iaz, berriz, erdiek. Batek baino gehiagok gainera arabieraz erantzuteko aukera erabili zuen. Ibarretik kanpoSakanako Mankomunitateko Zerbitzuak iaz bere jardueraren berri eman zuen Euskaltzaindiak antolatutako Jagon XIV. Jardunaldietan. Etorkinak eta Euskara gaiaren inguruan, ibarreko esperientziaren berri eman zuen Zestauk. Han azaldutakoa aurten liburu batean jasoko du Euskaltzaindiak. Las políticas locales para la integración de los inmigrantes y la participación de los agentes sociales liburua argitaratu du Maiatzaren Lehena Fundazioak. 2008an estatuan immigrazio politiken inguruko ikerketa egin zen eta toki entitateetan immigrazio politikak aztertu zuten, Sakanako Mankomunitatearena barne. Guztia liburuan jasoa gelditu da. 1200 partaidetik goraIaz antolatutako jardueren proposamenean, prestaketan, garapenean eta parte hartzean.