Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
1984 urtean sartu ziren batxilergoko aurreneko ikasleak Aralarko Mikel Donea institutu berrian, "goiko institutuan", Altsasun ezagutzen duten moduan. Ikasturtea aurreratua zuten ikastetxea mustu zuten ikasle haiek. 84/85eko ikasleak izan ziren institutuan aurreneko ikasturtea egin zutenak. Dagoeneko 25 ikasturte pasa dira eta Aralarko Mikel Donea ikastetxea efemeridea ospatzeko prestatzen hasi da. Ekitaldi nagusia martxoaren 26an izanen da. Egun horretan klase ordu pare bat eta gero ikasleen jarduera, ekitaldi ofiziala eta bazkaria izanen dira. Institutuko zuzendaritzaren asmoa da aste horretan ikastetxearen historiarekin zerikusia duten argazki, dokumentu eta bestelakoekin erakusketa egitea. HarremantearakoMateriala eman nahi duenak 948 564 835 (zuzendaritza) telefonora hots egin edo iesanmi.direccion@pnte.cfnavarra.es e-postara zuzendu daiteke.