20.652 sakandar gara

Guaixe 2010eko urtarrilaren 15a

Zehatz esanda 20.652 sakandar ginen 2009ko ilbeltzaren batean. Espainiako Estatistika Institutuak iazko erroldaren berri eman du eta horren arabera Sakanako populazioa %1 igo da. Hau da, iaz urte hasieran aurreko urtean baino 205 sakandar gehiago ginen. Sexuari erreparatuz gero gizonak gehiago dira, (10.686, %51,74) emakumeak baino (9.966, %48,26). Bi sexuetako populazioa igo egin da: 61 gizon gehiago eta 144 emakume gehiago. Herriei dagokionez, udalerri gehienetan igo da populazioa, hamarretan hain zuzen: Arakilen, Uharte Arakilen, Arruazun, Lakuntzan, Ergoienan, Etxarri Aranatzen, Iturmendin, Urdiainen, Altsasun eta Olatzagutian. Beste bi herritan mantendu egin da populazioa - Irañetan eta Bakaikun - , eta soilik hiru herritan jaitsi da: Irurtzunen, Arbizun eta Ziordian. Arruazun eta Uharte Arakilen emandako igoerak nabarmendu behar dira, Arruazuk 15 biztanleko igoera izan baitu, %14,42 haziz, eta Uharte Arakilen 51 pertsonako igoera, %6,45. Gainerako udalerritako igoerak apalagoak dira, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoak. Esaterako, orain arte populazioa jaisteko joera zuen Ergoienak aurten populazioa igo du, Olatzagutiak bezala. Eta Lakuntzak, Iturmendik, Urdiainek eta Altsasuk hazkunde prozesuarekin jarraitzen dute. Arbizuren jaitsiera aipatzekoa da. Urte bateko epean 14 biztanletan egin du behera Arbizuk, %1,3an behera eginez. Irurtzunen ere 23 biztanle gutxiago izan ziren, %1,02ko jaitsierarekin. Ziordian aurreko urteko goranzko joera eten egin da eta lau biztanle gutxiago ziren. 2009-01-01  2008-01-01 AldeaHerriaGuztiraGizonakEmakumeakGuztiraGizonakEmakumeakKopuruaEhunekoaArakil952512440946518428+6+%0,63Irurtzun2.2251.1581.0672.2481.1741.074-23-%1,02Irañeta16191701619170=0Uharte Arakil841448393790420370+51+%6,45Arruazu11966531045846+15+%14,42Lakuntza1.2056335721.168615553+37+%3,16Arbizu1.0605565041.074571503-14-%1,3Ergoiena426230196417225192+9+%2,15Etxarri Aranatz2.4601.2731.1872.4581.2731.185+2+%0,08Bakaiku338180158338182156=0Iturmendi401205196388201187+13+%3,35Urdiain704378326693373320+11+%1,58Altsasu7.6233.8503.7737.5713.846 3.725+52+%0,68Olatzagutia1.7379148231.687885802+50+%2,96Ziordia400192208404193211-4-%0,99Guztira20.65210.6869.96620.44710.6259.822+205+%1Iturria: www.ine.es