Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean mustu zuten El excesivo consumo de estrogenos de Ludovico Graham filma Altsasuko Iortia kultur gunean. Elurra mara-mara ari zuen, baina horrek ez zituen ikusleak izutu. Bertan izan ziren filmaren zuzendari Patxi Basabe gasteiztarra eta produkzio-buru Katrin Ginea. Eguraldi txarraren ondorioz, ezin izan ziren antzezleak etorri. Filma aurkeztu ondoren, Ludovicoren istorio xelebrea ezagutu zuten ikusleek; galderak egiteko aukera ere izan zuten. Film laburra ikusi ondoren, Arbizuko Karrika tabernan amaitu zuten estreno eguna.