Gorriti eta Nagore Zaragozako Hiria Trofeoan

Guaixe 2010eko urtarrilaren 15a

Frontisek Zaragozako Hiria Trofeoa antolatu du, CPA edo Pilota Zirkuitu Profesionalerako baliagarria den txapelketa. Zaragozako Hiria Trofeoa buruz buru jokatuko da eta lehiatuko diren pilotarien artean, Jon Gorriti uhartearra eta Jorge Nagore irurtzundarra daude. Asteburu honetan final hamaseirenak, final zortzirenak eta final laurdenak jokatuko dira. Jon Gorriti final hamaseirenetan sartuko da lehian, eta Camarero II.a izanen du aurkari gaur, ilbeltzaren 15ean, 18:00etan, Zaragozako pilotalekuan. Aurrera egiten duenak Mitxelena izanen du zain final zortzirenetan eta garaileak Alvaro Gomez izanen du aurkari final laurdenetan. Jorge Nagore final laurdenetan sartuko da lehian, igandean, goizeko 11:00etan. Bere aurkaria ezagutzeko Urdanizek eta Perosanzek final hamaseirena jokatu beharko dute eta irabazleak Garmendia izanen du kontrario. Azken garailea izango da Nagoreren arerioa.