Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Guztira 374 korrikalarik hartu zuen parte V. Araitz Betelu krosean, horietatik 274k proba nagusian. 8 kilometroko lasterketa Betelun hasi eta despeditu zen eta Arribe Atallutik pasa zen. Azkarrena Gontzal Sanz gasteiztarra izan zen (24:43), helmugan bakarrik agertu eta 2008an Jaouad Boulamek ezarritako errekorra (25:31) gainditu zuen. Bigarrena Antonio Etxeberria izan zen (25:10) eta hirugarrena Raul Amatriain (25:54). Emakumezkoetan Raquel Llamas nagusitu zen (29:32), 2008an Ana Casaresek ezarritako errekorra (29:59) gaindituz. Bigarren Maitane Melero sailkatu zen (30:45). 17 sakandar aritu ziren proban, lan bikaina eginez. Sakandarren denbora1.Gontzal Santz (Gasteiz): 24:4332.Raul Audikana (Olazti): 29:1254.Igor Flores (Urdiain): 30:1055.Juantxo Arregi (Altsasu): 30:1059.Felix Benjumea (Altsasu):30:2595.Fernando Igoa (Etxarri): 31:38120.Israel Arbizu (Etxarri): 32:48125.Asier Larrion (Altsasu): 32:51186.Juan Carlos Perez (Altsasu): 35:09191.Martin Montañes (Irurtzun): 35:36206.Mikel Goldarazena (Irurtzun): 36:22224.Raul Moro (Etxarri): 37:42225.Joxi Lazkoz (Etxarri): 37:42228.Jose Mari Mercero (Unanu): 37:56230.Tomas Mauleon (Etxarri): 38:00254.Jonathan Curiel (Altsasu): 40:55255.Xabier Ramirez de Alda (Altsasu): 40:55