Urte betean %52,67 langabetu gehiago

Guaixe 2010eko urtarrilaren 19a

Sakanan urte bukaeran duela urte bat baino 467 langabe gehiago zeuden: 1.342. Langabezia 2009an %52,67 hazi zen ibarrean. Urte bukaeran langabeziaren zerrendan zeuden gehienak emakumezkoak ziren, 712, aurreko urtean baino 229 gehiago. Gizonezko langabetuen kopurua urte bukaeran 630 zen, aurreko urtean baino 234 gehiago. AbenduaAzaroan bezala, abenduan ere langabeziak gora egin du Sakanan. 52 langabe gehiago gehitu zaizkio zerrendara eta dagoeneko 1.342 sakandar dira lan bila dabiltzanak. Gehienak, 712, emakumezkoak dira (azaroan baino 16 gehiago). Gainontzeko 630 gizonezkoak (36 gehiago). Sektoreei dagokienez, lan eskaintza gehien biltzen dituena zerbitzuena da: 665 (22 +). Industrian lan egiteko 487 eskaera zeuden abendu bukaeran, (17 +). Eraikuntzan lan egiteko prest 125 sakandar azaldu dira (15 +). Abeltzaintzan aritzeko 20 eskaera zeuden abendu bukaeran (2 +). Azkenik, enplegu bulegoan egon eta aurretik lanik egin ez duten sakandarrak 45 dira (4 gutxiago). Nafarroa Duela urtebete baino 7.697 langabe gehiago daude Nafarroan, guztira 40.653. Langabe kopuruak %23,36 egin du gora. Sexuari dagokionez, 19.826 langabe emakumeak dira (aurreko hilean baino %0,30 gehiago) eta 20.827 gizonak (%6,90 gehiago).