Kontseilariari klinikako hitzarmenaz argibide eske

Guaixe 2010eko urtarrilaren 20a

Iazko urtearekin batera bukatu zen Josefina Arregi Klinika eta Osasunbidearen artean zegoen kontzertua. Sakanako udalek klinika psikogeriatrikoarendako kontzertu berri bat, zabalagoa, eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Hitzarmen berriak klinikako egonaldi laburreko 21 oheak (egun 11 besterik ez daude) eta zentro psikogeriatrikoak eskaintzen dituen kanpo kontsultak biltzea eskatu dute. Udalen eskaerek ez dute erantzunik eta toki entitateek klinikaren "etorkizuna arriskuan" ikusten dute. NaBaiko parlamentari Asun Fernandez de Garaialde y Lazkanok Maria Kutz kontseilariak Parlamentuko osasun batzordean azalpenak emateko eskaera urgentea egin du. Bestalde, batzorde horretako parlamentarioek klinikaren errealitatea bertatik bertara ezagutzeko abenduan bisita bat eskatu zen.