Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakume pilotarien lana ezagutarazteko Emakumezkoen Pilota Sustatzeko I. Jardunaldiak antolatu berri dituzte, Ni ere Pilotari Txapelketarekin bat. Ekimena Nafarroako Pilota Federazioaren eta hainbat udalen laguntzarekin antolatu da, eta emakumeak aritzen diren herrietan gauzatu da, tartean Etxarri Aranatzen. Emakumeak frontoian aritzera animatzea zen egitasmoaren helburua eta giro onean eta sekulako ikuskizuna emanda despeditu da txapelketa. Ni Ere Pilotari Txapelketako lehen jardunaldia azaroaren bukaeran jokatu zen Etxarri Aranatzen eta azkena larunbatean hartu zuen Labrit pilotalekuak. Txapelketan barna guztira 20 biko aritu dira lehian, paleta goman: 6 gazteen mailan, 8 haurren mailan eta 6 senior mailan. Biko horietako asko sakandarrak dira, Etxarri Aranazko Gure Pilota klubak neskak formatzeko lan handia egiten baitu.Iruñeko azken jardunaldiko emaitzakKimuak: Irati Lasa-Alaitz Astiz 17 - Adriana Ansotegi-Andrea Ansotegi 18Haurrak: Oihane Carrasco-Maite Siles 10 - Ainara Zaranton-Olaia Eizagirre 22Ane Garro.Itsaso Morato 14 - Andrea Kasares-Amaia Ezkurdia 22Saioa-Gonzalez-Lide Huitzi 13 - Izaskun Colio-Maialen Fuentes 22Seniorrak:Maite Urtasun-Irantzu Leunda 19 - Maider Otegi-Janira Aristorena 30Nertxe Larrion-Maite Ruiz de Larramendi 30 - Iera Agirre-Rebeca Contin 23