Nafarroako Gobernuak jakinarazi du gaurkoan elur maila 400 eta 500 metrora arte jaitsi daitekeela. Horregatik errepideetatik elurra kentzeko 10 makina prest ditu dagoeneko. Elurraz gain izotza ere presente izanen da. Ibarrari dagokionez, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du Sakanako Autobian (A-10), Arakil parean, autobiako errail bat itxiko dela. Medianan inausketa lanak egin behar dituzte. Errepideekin lotutako berriak despeditzeko, gogoan izan Foruzaingoak ibilgailuen gurpilen eta argien egoera aztertzeko kanpaina martxan duela aste honetan.