Egunkaria auzia salatzeko bilkura deitu du EHEk

Guaixe 2010eko urtarrilaren 26a

Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) gaurko makina bat kontzentrazio deitu ditu. Guztiak ere Egunkaria auzia salatzeko helburua dute. Euskarari erasorik ez! Euskaraz bizitzeko Egunkaria libre! Lelopean eginen dira elkarretaratze horiek. Sakanari dagokionez, 19:30ean dago hitzordua jarrita, Altsasun, udaletxe aurrean.