Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horra hor animazioko beste laburmetrai baten izenburua. Aspalditxo bere berri dakigula, 2007an ikusi nuen nik lehen aldiz. 10 minutuko elkarrizketa gabeko 3D animazio pieza da. Leonardo Da Vinciren garaiko Italiako alkimista baten istorioa. Labur honen arduradunak Silverspace estudioko gazteak dira, Gasteiz aldean 2004an ateak ireki zituen estudio gaztea.http://www.silverspace3d.com Mimo handiz zaindutako obra da, detaile asko dauzka, estetika atsegina, soinu banda,... ezin zaio erraz akatsik atera baina bereziena denborarekin irabazi duen garrantzia izan da nire ustez.Normalean aurkezten den urtean bertan jasotzen ditu obra batek sari nagusienak baina honek lan hori pixkanaka pixkanaka egiten joan da, sari garrantzitsu batzuen ondoren, 2009an Hollywoodeko Oskar sarietan aukeratua zegoela jakin zuten, Animaziozko Labur onenaren atalean. Normala denez berri honek bai obra Perpetuum Mobile eta bai estudioaren izena zazpi haizetara zabaldu zuen. Gainera Silverspacekoek labur hori pelikula batetan bilakatzeko asmoa zuten hasieratik eta azken berrien arabera, gutxienez hiru eskaintza egin dizkiete Amerikako Estatu Batuetako, Erresuma Batuko eta Kanadako banatzaileetatik pelikula horren eskubideak erosteko. Gauzak doazen moduan, urte batzuen buruan ziur asko ikusi ahalko dugu zineetan labur txiki honek merezi zuen pelikula! Bitartean laburrarekin konformatu beharko gara, je jehttp://www.youtube.com/watch?v=vx7NGmAixeM Urko Mauduit