Más por ti kluba aurkeztu dute

Guaixe 2010eko urtarrilaren 25a

Nafarroako Dendarien Federazioak martxan jarri du Más por ti kluba. Egitasmo horren barruan daude Nafarroako ehundik gora denda. Bere helburua denda txikietako bezeroen fideltasuna sustatzea da. Horretarako merkatal gune handien marketing eta sustapen tresna berak erabiliko ditu. Guztia Nafarroako denda txikien lehiakortasuna handitzeko. Kluba otsailaren 14an jarriko da martxan. Más por ti klubeko dendariek bezeroei buruzko informazio eguneratu eta pertsonalizatua izanen dute, hala kanpaina pertsonalizatuak egiteko aukera izanen dute. Klubeko kide egiten diren bezeroek erosketa bakoitzeko puntuak jasoko dituzte eta gero haiek klubeko edozein dendatan trukatzeko aukera izanen dute. Bezeroek puntuen balioa klubaren web orriaren erosketen ordainagirien bidez ezagutzeko aukera izanen dute. Bestalde, bezeroak klubeko dendetako eskaintzez gain, Nafarroako Kutxa eta Rural Kutxako kanpainen onuradun izanen dira, biak klubaren laguntzaileak baitira. KidetzaDohainik egin daiteke klubeko kide, www.clubmasporti.com atariaren bidez, 948 010 131 telefonora hots eginez, klubeko kide diren dendetan edo laguntzaileak diren bi kutxetako bulegoetan.