Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gizonezkoen Estatuko B mailan 14. jardunaldia jokatu zen asteburuan, eta oso ongi joan zitzaien bertan ari diren Sakanako bi taldeei. Uharte Arakilgo Aralar Mendik etxean hartu zuen Erriberako Jarama Ribera de Navarra taldea. Partida onean, 4-2 gailendu ziren uhartearrak. Eta Irurtzungo Fluitecnik Xotak 4-6 irabazi zion bigarrena den Lintxu taldeari. Gol festa ederra, hain zuzen. San Juan taldea da Estatuko B mailako liderra, 28 punturekin. Aralar Mendi bosgarrena da, 23 punturekin, eta Xota zortzigarrena, 18 punturekin. Asteburuan txapelketako 15. jardunaldia dago jokoan. Castejonen jokatuko du Aralar Mendik, larunbatean, 19 punturekin seigarrena den Castejonen kontra. Aldiz, Xota etxean ariko da, Irurtzunen, San Juan liderraren kontra. Partida konplikatuak izango dira baina ea gure taldeek duten maila bikaina ematen duten.