Iaz 68 EEE aurkeztu ziren

Guaixe 2010eko urtarrilaren 27a

Sakanako 58 enpresatan iaz 68 Enplegu Erregulazio Espediente (EEE) aurkeztu ziren. Hala jakinarazi digu Nafarroako UGT-ko Ikerketa Kabineteak. Aurkeztutako 68 espedienteetatik 59 kontratuak aldi baterako eteteko ziren, 9 kontratuak hausteko eta murrizketako bakarra. Aurkeztutako espediente horiek 3.432 langile hartu dituzte (langile batzuk behin baino gehiagotan) eta haietatik 2.452rengan izan dute zuzeneko eragina.Kontratuak aldi baterako eteteko 58 EEEk iaz Sakanan izan zuten eraginari dagokionez, 2.859ko plantilatik 2.176 langileri eragin zien. UGT-k zabaldutako datuen arabera,  kontratua hausteko iaz aurkeztutako 9 EEEk 572ko plantila hartu zuen eta 275 langileri eragin zien. Azkenik, iazko murrizketako espediente bakarra langile bati eragin zion. Espediente gehienak aldeen akordioarekin itxi ziren. Metalgintzako izan da espediente gehien aurkeztu den sektorea, 48. Haren atzetik eraikuntza (9), garraioa (4) eta ostalaritza (3) daude. Azkenik kimika eta zerbitzuen sektoreetan bina espediente aurkeztu ziren iaz. Espedienteak herrikaAltsasun 42. Bosna Uharte Arakilen eta Olatzagutian. Launa espediente Lakuntzan eta Etxarri Aranatzen. Bina espediente aurkeztu dira Irurtzunen, Bakaikun eta Urdiainen. Lizarragan eta Arbizun espediente bana izan ziren. Bat baino gehiagoZazpi enpresatan behin baino gehiagotan aurkeztu zuten iaz espedientea. Lau enpresatan bi EEE izan zituzten, beste hiru enpresetan hirutan izan zituzten espedienteak.