Ni ere Pilotari txapelketako finalak jokoan

Guaixe 2010eko urtarrilaren 27a

Emakume pilotarien lana ezagutarazteko Emakumezkoen Pilota Sustatzeko I. Jardunaldiak antolatu berri dituzte, Ni ere Pilotari Txapelketarekin bat. Ekimena Nafarroako Pilota Federazioaren eta hainbat udalen laguntzarekin antolatu da, eta emakumeak aritzen diren herrietan gauzatu da, tartean Etxarri Aranatzen. Ni ere Pilotari Txapelketan guztira 20 emakume biko aritu dira lehian, paleta goma modalitatean. Asteburuan txapelketako lehen faseko finalak jokatu ziren Labriten, giro paregabean, 500 pilotazale ingururen aurrean. Emaitzak:Kimuak:Irati Lasa-Alaitz Astiz 18 - Uxue Murillo-Garbiñe Larrea 25Haurrak:Maialen Fuertes- Izaskun Colio 7 - Ainara Zaranton-Olaia Eizagirre 30Seniorrak:Mertxe Larrion-Maite Ruiz de Larramendi 30 - Asun Diez-Susana Muneta 11