Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2008ko maiatzean izan zen, 1º de mayo fundazioak gonbidatuta. Fundazioak antolatutako jardunaldian etorkinen gizarteratzeari begira, toki entitateek garatzen dituzten immigrazio politikak aztertu eta haien egituraketan eta garapenean giza eragileen papera zein zen ikertu zuen. Sakanako Mankomunitatearekin batera Getafe, Bartzelona, Cartagena, Cordoba eta El Casarko ordezkariak izan ziren. Nafarroatik bost erakunde aurkeztu ziren jardunaldietara joateko eta Sakana aukeratu zuten antolatzaileek. Arrazoiak: "eskualdeko ikuspegia, lan egiteko era eta kultur-artekotasunaz dugun ikuspegia, Immigrazio Zerbitzutik garatzen den Etorkinentzako Harrera Plana, gizarte eragileen papera immigrazio politikan nola etorkinekiko bere egunerokoan, hurbileko harremana, diziplina anitzetako profesionalen arteko elkarlana, lantzen diren arloak..."Bisita bueltan2008ko garilean fundazioko kide bat bi egun eman zituen Sakanan, Etorkinentzako Harrera Plana garatzeko moduak eta erak lehen eskutik ezagutzen. Hainbat sakandarrekin elkarrizketatu zen: Miguel Angel Zubiria (mankomunitateko presidentea); Marta Zubikoa (Etxarri Aranaz aldeko Gizarte Zerbitzuko gizarte langilea zena); Alfredo Prieto (Itxipuru taldeko kidea); Amel Ait Ammar (programako boluntarioa); Fatima Eddbi (jarduera anitzetako parte-hartzailea); Nerea Saizar (Cederna-Garalureko langilea); Leonel Aurelio Arroyo (Ekuatoriarren elkarteko lehendakaria); Mari Jose Notario (Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateko buru zena) eta Begoña Zestau Immigrazio Teknikaria.LiburuaLas políticas locales para la integración de los inmigrantes y la participación de los agentes sociales izenburua du eta mankomunitatearen egoitzan dago ikusgai. Sakana eta beste toki entitateetako esperientziak jasotzen ditu.