Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Zorion etxe hon(e)tako denoi, oles egitera gatoz (...)". Horrela agurtzen dute Santa Ageda koruek. Urteko atsedenaren ondoren, atzera ere, kalera aterako dira datorren ostegunean, Santa Ageda bezperan. Musika eta kantu goxoen bidez, herriko etxe guztiak kantuz poztuko dituzte. Sakanako ertz batetik bestera, ikastetxeetako eta musika eskoletako haurrak, abesbatzako kideak eta herritarrak kalez kale ariko dira, makilen erritmoaren laguntzaz bertso famatuak kantatzen eta eskean. Bildutako puskekin asko eta asko merendatzera, txokolatea hartzera edo afaltzera bilduko dira. Irurtzunen, 18:30ean.