Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumezkoen 540 kiloko sailkapen orokorra1.Badaiotz: 12 puntu2.Sakana: 8,5 puntu3. Beti Gazte: 6,5 puntu4. Ibarra: 3 puntuAramaiok Euskal Herriko Zortziko Sokatira Txapelketako emakumezkoen 540 kiloko hirugarren eta azken saioa hartu zuen. Aurreikusitako moduan, Gasteizko Badaiotz taldeak ez zuen areriorik izan eta arabarrek nagusitasun osoz jantzi zuten txapela. Aurreko bi jardunaldietan bezala, hiru kontrarioak - Sakana, Lesakako Beti Gazte eta Ibarra - hartu zituen menpean, tiraldi guztiak irabazita. Bigarren postua lortzeko lehia estua izan zuten Sakanak eta Beti Gaztek, bigarren jardunaldian berdindu baitzuten aipatu taldeek, baina sakandarrak fin ibili ziren Aramaioko saioan. Badaiotzen kontra ez ezik gainontzeko hiru taldeen kontra ere irabazi egin zuten sakandarrek, txapeldunorde geldituz . Hirugarrenak Beti Gaztekoak izan ziren, eta azkenak Ibarrakoak, tiraldi guztiak galduta. Otsailaren 6tik aurrera, Euskal Herriko Zortziko Sokatira Txapelketako emakumezkoen 500 kiloko txapelketa abiatuko da, eta Sakana sokatira taldekoak bertan ariko dira lanean, Badaiotz, Ibarra eta Beti Gazterekin batera. Otsailaren 6an Ezpeletak hartuko du txapelketa, otsailaren 13an Iruritak eta otsailaren 20an Arrigorriagak.