Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartearen laguntzarekin gizonezkoen Sakanako XX. Pala Txapelketa antolatu du. Gutxienez 6 bikote behar dira maila osatzeko, eta bi maila osatzea da asmoa: lehen maila eta bigarren maila. Pala Txapelketan izena eman nahi dutenek otsailaren 7a baino lehen deitu beharko dute hurrengo telefonoetara: Migel Aristorena (638 138 231) edo Fermin Zornoza (661 613 982). Lehen mailako bikoteek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta bigarren mailakoek 24 euro. Txapelketako partidak Etxarri Aranazko eta Olatzagutiako pilotalekuetan jokatuko dira. Etxarri Aranatzen ostiral eta larunbat arratsaldeetan eta igande goizetan jokatuko dira, eta Olatzagutian larunbat arratsaldetan. Txapelketa otsailaren 12an hasiko da.