Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak Derion kontzentratuta daude, ostegunetik asteazkenera bitartean. Denboraldi berria zehaztea eta txirrindulari bakoitzaren egitekoa errepasatzea da asmoa, eta horrekin batera kalitateko entrenamenduak egitea. Gainera, taldearen aurkezpen ofiziala egingo dute Bilboko Euskalduna Jauregian. Tartean daude Euskalteleko lau sakandarrak: Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Pablo Urtasun eta Jorge Azanza. Lehendabiziko biek iazko denboraldiaren antzeko egutegia izango dute: martxoa eta apirila bitartean lehen sasoi puntua izango dute, eta Frantziako Tourrean sasoi betean ariko dira. Ondoren ikusiko da Espainiako Itzulian jarraituko duten ala ez. Pablo Urtasunek gainditu ditu belaunean zituen arazoak baina ezingo du denboraldia nahi bezain indartsu hasi. Tirreno Adriatico proban hasi, klasikoak osatu eta Koldo Fernandez de Larrea esprinterra aurrean kokatzeko lana egitea izango da bere egitekoa. Jorge Azanzak adierazi duenez, nahikoa du txirrindulari sentitzeko osasunez ongi egotearekin eta zortea izatearekin konformatzen da. www.fundacioneuskadi.comWeb gune honetan topa daiteke Euskaltel-Euskadi taldearen informazio guztia.