Immigrazioari buruzko testuak Altsasu eta Olatzagutiako liburutegietan

Guaixe 2010eko otsailaren 3a

Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzua, Altsasu eta Olatzagutiako liburuzainekin batera eta adostuta, immigrazioa gai duten hainbat liburu erosi zituzten iaz. Horretarako Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza izan zen. Aurretik ere bi herrietako liburutegietan bazeuden immigrazioari buruzko makina bat liburu eta dokumentu. Iazko erosketak bi liburutegietako funtsak "osatuz joateko hasierako pausua da". Immigrazio Zerbitzuak liburu horiek denon eskura jarriz sakandarrak etorkinen eta immigrazioaren errealitateaz sentsibilizatu nahi ditu. Baita gai horien inguruan informazioa osatzen joatea ere. Egitasmoak bi zerbitzuen artean elkarlana estutzea ekarri du eta etorkizunean ekimen gehiago izan daitezke. Altsasuko liburuak:Convivencia interétnica; Está bien ser diferente eta Vocabulario ilustrado español/árabeOlatzagutiako liburuak:Mañana será otro día; Niñas del desierto; Qué es el Islam; Cuaderno boliviano eta Bizi garen Mundua.