Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak Errepideen hirugarren Plan Zuzentzailea aurkeztu zuen azaro akaberan. Foru erkidegoko errepide sarean 2009 eta 2016 urteen artean egiteko asmoa dagoen 199 jarduera jasotzen dira bertan. Haietatik zortzi Sakanan eginen dira. Nafarroako Gobernuaren planaren "helburu garrantzitsuena da tokiko sarea hobetzea, ibilgailuak ahalmen handiko ardatz estrategikoetara errazago sartzeko". Horrekin batera, "planaren asmoa da Nafarroako errepide sarea orekatua eta homogeneoa izatea eta partikularrei eta enpresei zerbitzu publikoa bermatzea". Planaren jendaurreko fasea bihar despedituko da.21,96 milioi euroAurreikusitako zortzi lanek inbertsio hori eskatzen dute.Sakanako jarduerak1. Ziordia-Olatzagutia. Iparraldeko Autobian (A-1) zerbitzu guztiak jarri eta funtzionaltasuna areagotzeko lan osagarrien bilduma. Aurrekontua: 1.300.000 euro Luzera (km): 3,2Lanak noiz: 2013an2. Altsasuko hegoaldeko sarrera. Altsasuko Udalarekin hitzarmena egitea aurreikusten du Herri Lan Departamentuak. Altsasuko hegoaldeko sarrera egokitzea aurreikusten da. Trenbide azpiko zubia pasa eta gero ekialde eta mendebaldera joanen liratekeen bi kale berri eginen lirateke. Aurrekontua: 1.800.000 euroLuzera (km): Lanak noiz: 2014an3. Irurtzun-Ororbia (NA-7010). Industria jarduera handiko eskualde honetan bi herrien arteko errepideak ez ditu beharrezko ezaugarri geometrikoak irisgarritasun maila egokiak emateko. Errepide egokia izateko egokitze eta zabaltze lanak eginen dira. Aurrekontua: 9.360.000 euroLuzera (km): 15,6Lanak noiz: 2013an (3 milioi €), 2014an (3 milioi €) eta 2015ean (3,37 milioi €).4. Lizarragako portua-Arbizu (NA-7101). Sakanako Autobiatik (A-10) sarbidea hobetzea. Aurrekontua: 1.420.000 euroLuzera (km): 7,11Lanak noiz: 2016an 5. Dorraorako sarbidea (NA-7101). NA-120 errepidetik sarbidea hobetzea. Aurrekontua: 230.000 euroLuzera (km): 0,78Lanak noiz: 2013an 6. Irurtzun - Madotz-Lekunberri (NA-7500). Sakanako Autobiatik (A-10) sarbidea hobetzea. Aurrekontua: 4.350.000 euroLuzera (km): 14,48Lanak noiz: 2015ean (1,3 milioi €) eta 2016an (3,04 milioi €)7. Altsasu. Zangituko zubia (NA-2410). Ibaia zeharkatzeko litzateke. Errepidetik aurreikusita dagoen industrialderako sarbidea litzateke. Aurrekontua: 2.000.000 euroLuzera (km): 0,1Lanak noiz: 2015ean8. Irurtzungo saihesbidea (NA-7010). Herriaren hego-mendebaldean eginen da, herri-gunea eta industrialdearen artean. Aurrekontua: 1.500.000 euroLuzera (km): 1Lanak noiz: 2010ean (0,45 milioi euro) eta 2011n (1,05 milioi euro).