Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurrera segitzen du senior mailako nesken areto futbol txapelketak. Arbizuko Aldabideko neskek Leitzako Aurrerakoak hartu zituzten larunbatean Arbizuko kiroldegian, eta 2-3 gailendu ziren leitzarrak. Beriain da liderra, 29 punturekin, eta Zalatambor bigarrena, 25 punturekin. Aldabidek hirugarren postuari eusten dio, 23 punturekin, baina gertu dauka Aurrera, 21 punturekin. Larunbatean Lizarran jokatuko du Aldabidek, Zalatambor liderraren kontra. Partida zaila aurreikusten da, baina ea arbizuarrek irabazi eta gora egiteko aukera duen. Nolanahi ere oso zaila izango du liderraren kontra.