Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Estatuko B mailako areto futbol txapelketako 15. Jardunaldia jokatu berri da. Uharte Arakilek asteazkenean jokatu zuen Castejonen, Castejonen kontra. Irurtzungo Xotak bina berdindu zuen San Juanekin, eta horregatik liderra zena bigarrena izatera pasa da. Momentuz Gazte Berriak da lider berria, 29 punturekin. Puntu berberak dauzka orain arte liderra zen San Juanek. Aralar Mendi bosgarrena da, 23 punturekin, eta Fluitecnik Xota 7.a, 19 punturekin. Larunbatean 20. jardunaldia dute jokoan. Aralar Mendik etxean jokatuko du, larunbatean, 19:00etan, azkena den Nordecons Oliteren kontra. Eta Tafallan ariko da Xota, 20:00etan, laugarrena den Tafatransen kontra. Ea nola doan gauza.