Herriz herriko hedabide irakurrienak, interneten, web orrialde bakarrean

Guaixe 2010eko otsailaren 3a

Abenduaz  geroztik Guaixe astekariaren izenaren edo mantxetaren ondoan eta Nafarpres-en azpian, ikur berri bat ikus daiteke: tokikom. Nafarpresek Nafarroako tokiko aldizkariak batzen dituen elkartea da. www.tokikom.com, berriz, Euskal Herriko herriz herriko aldizkari eta egunkari irakurrienek sortu dugun web orrialde berria da. Topagunea euskara elkarteen federazioko kide diren hedabideak dira, urteetako esperientzia eta lanari esker, bakoitza bere eremuan lider izatera iritsi direnak. Tartean, Guaixe dago.Tokian tokiko 20 hedabide irakurrienek, bat egin, eta interneten orrialde berria sortu dute, www.tokikom.com. Web orrialde horretan, irakurleak herriz herriko informazioa irakurriko du; informazio osoa eta momentukoa, herri horietako aldizkari eta egunkariek ematen dutena. Web orrialde berri hau sortu dutenak dira Tokikom taldea osatzen duten hedabideak (tartean, Guaixe). Denak euskarazko hedabideak dira, eta Topagunea euskara elkarteen federazioko kide dira guztiak. 20 hedabide, ezaugarri berdinakTokikom.com 20 hedabideren artean sortu dute, eta laster gehiago izatea espero dute, Topaguneako hedabide guztiak ez baitaude, oraindik, orrialde honetan. Aldizkari eta egunkari hauek badituzte ezaugarri jakin batzuk: informazio lokala edo bailarakoa eskaintzen dute, euskaraz, modu errazean, eta berak dira irakurrienak, norbere eremuan. Irakurle gehienen onarpena dute, herrian erabat txertatuak daude, eta hala diote azken urteetan egin diren azterketa guztiek (Aztiker, Ikertalde, CIES...). Alderdi eta erakundeen babesa daukate, informazio erabat plurala eskaintzen dutelako, eta euskarazko hedabideak izanagatik, erdal komunitateak ere irakurtzen du (zenbait etxetan sartzen den euskarazko produktu bakarra dira, hedabideok).Herrietako informazioa, momentuanTokikom web guneak, herriz-herriko informazioa du oinarri. Hedabideek euren web orrialdeetan publikatzen dituzten albisteak, momentu berean argitaratuko dira www.tokikom.com helbidean. Horrela, web orrialdera sartzen den irakurleak, berari interesatzen zaion herri edo eskualdeko informazio eguneratua izango du, eskuragai.Tokikom.com, beste web orrialdeetanTokikom web orrialdean argitaratzen den guztiak, bestalde, tokian tokiko hedabideen web orrialdeetan ere bere lekua izango du. Horretarako, hedabide horiek web orrian atal bat izango dute, Tokikom.com izenekoa, eta bertan, automatikoki eguneratuko da Tokikom.com-eko informazioa.Publizitate eskaintza bateratua, 220.000 irakurleko merkatuaTokikomeko aldizkari eta egunkariek publizitate merkatu handia daukate, eta euren tokian tokiko informazioa, tarifak, eta baldintzak, web orrialde berrian izango dituzte, bezeroaren eskura. Horrez gain, publizitate eskaintza bateratua ere eskainiko da. Guztira 220.000 irakurle dituzte hedabideok, oso interesgarria eta eraginkorra izan daitekeen merkatua, herri edo eskualde jakin batetik urrunago iritsi nahi duen edozein bezerorentzat.Komunikabideak ezagutuTokikom.com helbidera sartzen denak aukera dauka hedabide bakoitzari buruzko informazioa lortzeko. Horretarako nahikoa du, berak nahi duen herri edo eskualdearen gainean klik egitea, eta hedabideari buruzko informazioa jasoko du: datuak, kontaktuak, harremana...Honakoak dira Tokikom osatzen duten aldizkari eta egunkariak: •...Eta Kitto! (Eibar)•Aikor (Txorierri)•Aiurri Astekaria (Beterri-Buruntza)•Aiurri hamaboskaria (Beterri-Aiztondo)•Anboto (Durangaldea)•Asteleheneko Goienkaria (Debagoiena)•Barren (Elgoibar)•Begitu (Arratia)•Berton (Mahatserria)•Drogetenitturri (Ermua, Mallabia)•Goienkaria (Debagoiena)•Guaixe (Sakana)•Hernaniko Kronika (Hernani)•Karkara (Aia, Orio)•Otamotz (Urretxu-Zumarraga)•Pil-Pilean (Soraluze)•Prest (Deustualdea)•Ttipi-Ttapa (Baztan-Bidasoa-Malerreka)•Txintxarri (Lasarte-Oria)•UK (Uribe Kosta).