Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abian da 7. Berria Pilota Txapelketa. Euskal Herriko 24 pilota klubek hartuko dute parte txapelketan, tartean Arbizuko Aldabide eta Irurtzun. Txapelketa Berria egunkaria argitaratzen duen EKAT-k antolatu du, Gipuzkoako Pilota Federazioaren eta Hernani pilota elkartearen laguntzarekin.Sistema iazko bera da: partida gehien irabazten duen kluba sailkatuko da hurrengo faserako. Kadeteak, gazteak eta seniorrak ariko dira lehian, binaka. Aldabide eta Irurtzun iaz ere aritu ziren, maila bikaina emanez. Irurtzun txapeldunordea izan zen eta Aldabidek hirugarren kanporaketara heltzea lortu zuen. Bihar Arbizuko kiroldegianSakanako taldeak bigarren kanporaketan sartuko dira lehian, hain zuzen ere asteburu honetan. Aldabidek Txarutari irabaztetik datorren Andoaingo Gazteleku izango du aurkari. Partidak Arbizun jokatuko dira, bihar, larunbatean, 17:00etatik aurrera. Kadeteetan Aldabideko Murgiondo eta Andueza ibiliko dira, gazteetan Adlabideko Jaka eta Karasatorre eta helduetan Ezkurdia II.a eta Lukin. Andoaingo bikoak izanen dituzte aurkari. Bestalde, Irurtzunek Iparralderi irabaztetik datorren Amurrio du aurkari. Ea bi talde sakandarrek txapelketan aurrera egitea lortzen duten.