Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EtxeberriAurten ez da inauteriarik izanen Arakilgo herrian. Horren ordez, asteburuan afaria egin zuten etxeberriarrek. IrañetaIritsi da ihoteaBihar ospatuko dute Irañetan inauteria. Ospakizuna gosariarekin hasiko da. Txapel azpi elkartean ardi tripotxak gosaltzera bilduko dira irintarrak. Indarra hartu ondoren ihoteko protagonista den Aitxon Zarkoa prestatuko dute. Lan hori despedituta, ihote segizioak kalejira eginen du, baina ezkongabe dauden emakumeen etxeen parean geldialdiak eginen dituzte. Haietan, ohitura denez, zintadun ezpel adartxoak zintzilikatuko dituzte. Kalejira elkartean bukatuko da. Ordurako sukaldariak ardiki goxoa prest izanen du. BerritasunaEguna iluntzen hasia dagoenean karrikaratuko da, atzera ere, inauteri segizioa. Atxon Zaharkoa buru dutela kalejira eginen dute atzera berriz. Musikariak eta Uharte Arakilgo zanpantzarra izaten dituzte horretan lagun. Aurten kalejirak izanen du berritasunik: bi gurdi. Propio prestatutako gurdi horietan haurrak joanen dira. Ibilbidearen bukaeran, elkarte parean, Atxon Zarkoarenak eginen du. Sutan bukatuko du. Ihotea, umore onean, mahaiaren inguruan despedituko dute irintarrek.MozorroaJantzi txuria, bizkarrean zintak dituen atorrarekin, gerriko gorria eta txanoa.Etxarri AranatzIhote garaiaMakina bat etxetako emakumeek atzo elkarrekin afaldu zuten. Andrekunde eguneko ohiturari jarraituz egin zuten horrela. Etxarri Aranazko ihote ospakizunen bigarren data zen atzokoa, aurrenekoa, Gizakunde, ilbeltzaren 28an izan zen. Heldu den ostegunean, Garikunderekin, astearte inauteriaren aurreko hiru ostegunetako ospakizunak itxiko dira Etxarrin. Ondoren, Zalduniyote (otsailak 14) eta astearteiyote edo txatar egune (otsailak 16) etorriko dira.