ETB Nafarroan ikusten jarraitzeko sinadurak? Udaletxean

Guaixe 2010eko otsailaren 9a

Irurtzungo eta Etxarri Aranazko Udalek bat egin dute Euskaltzaindiak, Kontseiluak eta Eusko Ikaskuntzak bultzatutako kanpainarekin. Mugarik gabeko telebista leloa duen ekimenaren bidez ETB Nafarroan ikustea bermatu nahi da. Bi udaletxeetan otsailaren 24ra arte sinadurak bilduko dituzte. Mugarik gabeko telebista Kanpaina 2007an sortu zen Herrialde Valentziarrean, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak eskaintzen duen oinarri juridikoari helduta: Gutun honek honela dio 11.2. artikuluan: "Aldeek konpromisoa hartu dute eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza edo antzekoa hitz egiten duten hurbileko herrialdeetako biztanleek irrati- eta telebista-emisioak modu zuzenean jasotzeko askatasuna izango dutela bermatzeko, bai eta hurbileko herrialdeek hizkuntza horretan egin ditzaketen irrati- eta telebista-emisioen aurka ez egiteko ere. " Europar Gutunean oinarrituta eta oinarri juridiko zabalagoa aintzat hartuta idatzi da lege proiektua. Horren helburua da Gutuna aplikatzea; izan ere, oinarri juridikoa badago, soilik horren aplikazioa egin behar da. Lege proposamena Espainiako parlamentuan landuko da. Estatu mailako Ekimen Legegile Herritarrak 500.000 sinadura jaso behar ditu. 18 urtetik gorako Estatu espainiarreko herritarrenak izan behar dira eta martxoaren 24an Madrilgo Hauteskunde Junta Zentralean entregatu behar diraIrurtzunenAstez, 10:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara. Etxarri AranatzenAstez, 10:00etatik 14:00etara.Andra Mari IkastolanEtxarri Aranatzen egoitza duen ikastetxeak bi astez sinadurak bilduko ditu. Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 16:15etik 17:00etara. Asteazkenetan, berriz, 12:45etik 13:30era. Ikastolako atarian.