Kamishibai

Guaixe 2010eko otsailaren 12a

Berez, antzina,  arrakasta ikaragarria izandako txotxongiloen antzeko antzerki lanak edota ipuin kontalariak ziren, non txotxongiloak erabili beharrean marrazkiak eta margoak erabiltzen ziren istorioa kontatzeko. Itzulpen zuzena "paperezko antzerkia" izan daiteke. Kamishibai-ari buruz artikulu honetan hitz egitearen zergatia manga-n izandako eragina da. Bigarren gerrate mundialean papera propaganda egiteko erabiltzen zen, paperaren murrizketa ikaragarria zelarik (ia argitaratzen zen guztia propaganda militarra eta nazionalista zen). Japoniak gerra galtzean jasandako depresioa honi gehituta, mangak (eta liburuak orokorrean) asko garestitu ziren eta ez zen ohizkoa jendeak komikirik ez libururik erostea. Aberatsen etxeetan bakarrik ikusi ahal zitezkeen aleren batzuk edo eta liburutegi berezietan non liburuak alokatu egiten ziren.Jendea kopetilun zebilen bigarren gerrate mundialean jasandako porrotagatik eta ondo pasatzeko beharra eta gogoa zuen. Honela kulturak eta denbora-pasek indar asko hartu zuten. Besteren artean kaleetan zebiltzan ipuin kontalari hauek, gero eta ikusle gehiago zituzten eta beraien arrakasta zabalduz joan zen.Tramankulu mugikor batean (bizikleta batean adibidez) antzeztoki txiki bat eramaten zuten, txotxongiloen antzeko antzeztoki bat. Antzeztokia alde batetik bestera eramanez antzezlanak toki ezberdinetan egitea posible zen txanpon batzuen truke. Marrazki-margoak antzeztokian jarriz jendeak ondo ikusteko ipuin bat kontatzen zuten, ipuina liburu ilustratua bailitzan. Ipuinaren atal ezberdinak marrazki ezberdinekin azaltzean jendea liluraturik eta gogo handiz jarraitzen zuen istorioa.Kale-artista hauek ez zituzten normalean beren eskuz margoak egiten. Argitaletxeek (manga argitaletxeek batik bat) marrazkigileak zituzten margoak egiteko eta arruntena lehenik ipuina asmatu eta gero marrazkigile ezberdinei ilustrazioak burutzeko eskatzea zen. Ondoren artistek ipuin baten margoak alokatu (edota erosi gero beste baten truke aldatzeko artista ezberdinekin) eta ipuina ikasi egiten zuten jendeari kontatzeko. Honela, marrazkigile asko, naiz eta komiki lanak egiteko aukerarik izan ez, salmenta eskasa zela eta, marrazkigintza lantzeko aukera izan zuten kamishibai-ak eginez. Komikien teknikak erabiliz komikiak nolabait bizirik jarraitzea lortu zuten, marrazkigile hauetako asko berez komikigileak zirelako.Gaur egun honelako antzezlana ikusi nahi izatekotan aukera paregabea dago Iruñeko Yamaguchi liburutegian. Liburutegia "Asociación Internacional de Kamishibai"-n (IKAJA) sarturik dago eta astean behin biltzen da jende taldetxo bat kamishibai ezberdinak japonieratik erdarara eta euskarara itzultzeko. Hilabetean behin ere antzezlanak egiten dira dohain liburutegira hurbiltzen den jendearentzat.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com