ETAk hildako pertsonen historia liburu batean jasoa

Guaixe 2010eko otsailaren 8a

Aurreko astean, asteazkenean, Fundación Víctimas del Terrorismok Vidas Rotas liburua aurkeztu zuen Madrilen. Rogelio Alonsok, Florencio Dominguezek eta Marcos Garcia Reyk idatzitako liburuan ETAk hildako 857 pertsonen berri ematen da. Horien artean daude ETAk 1979an Etxarrin hildako Jesus Ulaiar Liziaga eta 1980an Altsasun hildako Sebastian Arroyo Gonzalez. Liburuan hilketen inguruko gertakariak, hurbilekoen lekukotzak eta beste jasotzen dituzte egileek.