Oier Lakuntza eta Eneko Lazkoz aurrera

Guaixe 2010eko otsailaren 8a

Amaitu da 2010eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen fasea. Larunbatean jokatu zen laugarren eta azken kanporaketa Garesen. Sei bertsolari aritu ziren aurrez aurre: Jon Elizetxe, Alazne Untxalo, Xabier Terreros, Estitxu Arozena, Ioar Tainta eta Eneko Lazkoz. Txapelketara bueltan, Estitxu Arozena nagusitu zen 407 punturekin. Haren atzetik sailkatu zen Eneko Lazkoz etxarriarra 386 punturekin. Saio gorabeheratsua izan zen larunbatekoa eta alde handia egon zen bertsolari batzuen eta besteen artean. Zortziko handiko ariketan ez zuten sobera asmatu; txikikoan, berriz, lan polita egin zuten sei bertsolariek eta ikusleek gogoz txalotu zituzten. Kartzelan ale politak utzi zituzten. SailkapenaLehen fasea amaituta, badugu final-erdietara pasako diren bertsolarien zerrenda: finalerdietan sartuko dira lehian Julio Soto, Inigo Olaetxea eta Jon Barberena. Horiei gehitu behar zaizkie lehen fasea gainditu duten 15 bertsolariak: zegokien azken-laurdenean nagusituta, zuzenean finalerdietara sailkatu dira Arkaitz Goikoetxea (427,5 puntu), Xabier Legarreta Arano (414,5 puntu), Ander Fuentes Itturri (380,5 puntu) eta Estitxu Arozena (407 puntu). Horien gain, puntuei esker finalerdietara sailkatu dira Julen Zelaieta (401 puntu), Oier Lakuntza (389,5 puntu), Eneko Lazkoz (386 puntu), Iñigo Ibarra (385 puntu), Xabier Terreros (382 puntu), Oskar Estanga (376 puntu), Iñaki Aleman (375 puntu), Jon Elizetxe (367,5 puntu), Aimar Karrika (365 puntu), Migel Mari Elosegi Luze (365,5 puntu) eta Saioa Alkaiza (362,5). Lehena EtxarrinEtxarri Aranatzen jokatuko da lehen finalerdia. Otsailaren 20an izanen da, 17:30etik aurrera, herriko kultur etxean. Bertan izanen dira lehian Julio Soto, Ander Fuentes Itturri, Estitxu Arozena, Xabier Terreros, Oskar Estanga eta Saioa Alkaiza. Gainerako finalerdiak otsailaren 27an eta martxoaren 6an izanen dira, Iruritan lehena eta Atarrabian bigarrena. Horietan lehiatuko dira Sakanako bertsolariak. Bertsolariek azken-laurdenetako ariketa berak izanen dituzte finalerdietan: binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko handian; binaka, ofizioka hiruna bertso zortziko txikian; binaka, ofizioka hiruna bertso hamarreko txikian; eta, kartzelako lanean, bakarka, hasierako puntua emanda bina bertso zortziko txikian eta bakarka, gaia emanda bina bertso doinu eta neurri librean. Lehen faseko sailkapena:Arkaitz Goikoetxea (427,5 puntu)Xabier Legarreta Arano (414,5 puntu)Estitxu Arozena (407 puntu)Julen Zelaieta (401 puntu)Oier Lakuntza (389,5 puntu)Eneko Lazkoz (386 puntu)Iñigo Ibarra (385 puntu)Xabier Terreros (382 puntu)Ander Fuentes Itturri (380,5 puntu)Oskar Estanga (376 puntu)Iñaki Aleman (375 puntu)Jon Elizetxe (376,5 puntu)Aimar Karrika (365 puntu)Migel Mari Elosegi Luze (363,5 puntu)Saioa Alkaiza (362,5 puntu)