Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Ezgaituen Elkarteak antolatu du gaurko hitzaldia. Marta Alvarez, Gizarte Gaietako Departamentuko zuzendari nagusia izanen da hizlaria. Bi gairen inguruan hizketatuko da Alvarez: Dependentzia legea, batetik, eta ezgaitasuna duten pertsonen eskubideen inguruan bestetik. Galde eskariendako txanda ere izanen da. Sakanako Ezgaituen Elkarteak sakandar guztiei hitzaldira joateko gonbitea luzatu die.Gaur18:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.