Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erantzun paregabea izan du Kimak antolatutako lehiaketak. Asteburuan jendaurrean egonen dira komikiakAltsasuko Kima Euskara Taldeak komiki mutuen lehiaketan parte hartzeko deia egin zuen joan zen hilean. Parte hartzaileek Arturo Arrizabalaga Jartur, komikigile altsasuarraren irudiei izenburua eta testua jarri behar zieten. Bere bigarren edizioan, erantzun paregabea eduki du lehaiketak: 373 lagunek parte hartu dute, ia iazkoen bikoitzak. Hiru adin talde bereizi zituzten antolatzaileek: 9-11 urtekoena (A maila), 12-16 urtekoena (B maila) eta 16 urtetik gorakoena (C maila). Lehen mailan 109 komiki aurkeztu dira. B maila izan da arrakastatsuena, 256 komikirekin. Helduen mailan 8 lan aurkeztu dira. Kima euskara taldeak epaileen esku utzi ditu lan guztiak. Gaur, 20:00etan emanen dute jakitera haien erabakia, Gure Etxea eraikinean eginen duen ekitaldian. Maila bakoitzean sari bana emanen da. Lehiaketa honekin Kima Euskara Taldeak altsasuarren eta inguruetako euskaldunen artean hizkuntzaren erabilera bulkatzeaz aparte, euskararen erabilera ludikoa eta sortzailea bilatu du. Euskara taldeak esker hitzak izan ditu lehiaketa posible egin duten guztiendako: Altsasuko ikastetxe guztiak, Urteaga liburu-denda, Altsasuko Udala eta Sakanako Mankomunitatearendako. ErakusketaLehiaketara aurkeztutako komiki onenak ikusgai egonen dira asteburuan Gure Etxea eraikinean. Bertan eginen da sari banaketa ekitaldia, gaur, 20:00etan. Bestalde, erakusketa gelan Kimaren kamixetak eta Ttotto bertsolariari buruzko liburua erosteko aukera izanen da.OrdutegiaGaur eta bihar, 19:30etik 21:00etara, eta domekan, 13:00etatik 14:30era eta 19:30etik 21:00etara.