... orain Aranaz aldeko kintoen txanda

Guaixe 2010eko otsailaren 11

Uharteko kintoak ospakizunetan murgildutaAtzo, ostegunarekin hasi ziren Uharte Arakilgo kintoen ospakizunak. Aurten 11 kinto dira: Diana Iribarren, Marta Sanchez, Cristina Urroz, Itziar Retegi, Aiora Razkin, Irati Yaben, Josune Razkin, Maria Risco, Mikel Ganboa, Mikel Hermoso de Mendoza eta Iker Alonso. Atzo, bazkaldu eta indarra hartu eta gero, traktorean sartu eta baserrietara joan ziren, trikiti doinuak lagun. Aralar magalean hasi zuten haien eskea, eta bonboa lagun, baserriz baserri ibili ziren lanbide horretan. Ondoren Itxesia auzoan aritu ziren eskean, eta gau partean indarrak hartzeko afaltzera bildu, eta ondoren parranda ederra bota zuten. Gaur, ostiralean, kinto uhartearrek eskearekin jarraituko dute, baina lehenago eskolatik pasako dira, haurrei goxokiak eta beste banatzera. Lantegietan eta auzoetan arituko dira eskean, musikaren laguntzaz, eta bapo bazkaldu ondoren Zerradoa eta Itxesia auzoak bisitatuko dituzte, atzera ere eskean arituz. Afari eta parrandarako ere izanen dute tartea. Larunbat goizean herri-guneko kaleetan ariko dira eskean, eta ondoren ihote ospakizunekin bat eginen dute. Haien ospakizunek irauten duten hiru egunetan kintoak ez dira ia etxean ere agertzen, udalak utzitako egoitza batean lo egiten baitute, eskola azpiko aretoan. Jakina, jasotzen duten diruarekin herriko jatetxe eta tabernetan gosaldu, bazkaldu eta afalduko dute. Gosariak Itsesi igerilekuetako tabernan egiten dituzte, bazkariak Motxale tabernan eta afariak Anaiak tabernan. LakuntzaAstelehen goizean bildu eta bi egunetako ospakizunak hasiko dituzte Lakuntzako kintoak eta kinto berriak. Zortzi dira aurten kintoak: Itzal Arregi, Nuria Mayo, Ainhoa Zubiria, Igor Maiza, Omar Toure, Amalur Lertxundi eta Maria Lanz. Haiekin batera parranda eginen dute kinto berriek, hau da, heldu den urtean kinto izanen diren Aitor Mozo, Aitor Egurza, Maroa Bañasco, Bidane Alegria, Asier Lizarraga, Joseba eta Alejandro. Astelehen goizean, trikitiak eta bonboa lagun dituztela, industrialderako bidea hartuko dute. Han eskean izanen dira kintoak. Hango buelta despeditu ondoren bazkaltzera bilduko dira, arratsaldez, etxez etxeko eskean aritzeko. Mahaira afaltzera eseriko dira eta handik altxatuta Tolosarako bidea hartuko dute kintoek. Tolosan parranda egin ondoren, asteartean, gosaldu eta musikaren laguntzaz etxeko eskean jarraituko dute. Bazkari eta afarien ondoren parranda Etxarrin edo Altsasun despedituko dute. ArbizuAurten zazpi kinto daude Arbizun: Nerea Reparaz, Naiara Suarez, Ane Lizarraga, Olaia Mendinueta, Ibai Mendinueta, Joseba Razkin eta Jon Ieregi. Baserritarrez jantzita ez daudenean, atorra gorri-beltza eramanen dute, galdeordebaiek izena bizkarrean idatzia duela. Gaur afaltzera bilduko dira kintoak eta parranda herrian eginen dute. Bihar ihote ospakizunaren parte izan dira kintoak ere. Igandean, berriro, ospakizuneko protagonistak bihurtuko dira kintoak. 11:00ak aldera eskatzen hasiko dira. Eskatzearekin batera edana eta pastak eskainiko dizkiete arbizuarrei. Bazkari eta afariaren ondoren, Tolosako bidea hartuko dute kintoek, Astelehena ere era berean bukatuko dute, baina aurretik industrialdeko lantegietan eskean ariko dira, eta jakina, bazkari eta afari ederrak izanen dituzte. Asteartean inauteri ospakizunen antolaketan aritu beharko dute kintoek. Bazkari afariak ez dira faltako eta gaua Etxarrin edo Altsasun luzatu eginen zaie. Etxarri Aranazko kintoakAurten 24 kintok (hiruk ez) ospatuko dute haien eguna. Astelehenean afaltzera bilduko dira eta tripa berdindu ondoren, gauerdian, Tolosarako bidea hartuko dute kinto zaharrekin eta beti-kintoekin batera. Tolosako ihote gauean parranda egin eta Etxarrirako buelta 7:00etan hartuko dute. Hori bai, asteartean 10:00etarako fresko egon beharko dute. Txarangaren doinuaz lagunduta, kintoak herrian barna eskean ariko dira. Segizioa mozorrotutako txiki eta helduen laguntzarekin eginen dute kintoek. Herrian barna ibili eta gero indarrak hartzeko bazkaltzera bilduko dira kintoak. Hauek dira aurtengo kintoak: Arrate Arizkorreta, Lorena Gasko, Naiara Gutierrez, Idoia Razkin, Ainhoa Urkia, Ainhoa Erdozia, Maialen Maiza, Edurne Perez, Izaro Sola, Joana Lopez, Ohiane Igoa, Irati Iza, Elixabet Nabarro, Xabier Agirre, Israel Arbizu, Ander Urkijo, Ander Karasatorre, Endika Jaka, Andoni Unanua, Alain Iriarte, Jokin Artieda, Aitor Oiarbide, Saats Karasatorre eta Oier Loban.