Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
IrurtzunGaur txikienen txanda eta bihar guztiena Otsailak 12, ostirala10:15ean Atakondoa ikastetxeko mozorroen desfilea. Hamaiketakoa. Kalejira Irurtzunen. Marigorri erretzea. Otsailak 13, larunbata12:00etan Joaldunak eta pertsonaia mitologikoak. 14:00etan Bazkaria eta inauteri dantza, San Martin jubilatuen elkartean. 14:30ean Inauterietako herri bazkaria. 15:30etik 17:30era Haurrendako makillajea, udaletxean. 17:00etan Auzoz auzo txistor biltzea, Irurtzungo musika taldeek lagunduta. 18:00etan Inauterietako herri desfilea. Foru plazan hasi eta bukatu. 18:30ean Herri txistorrada eta musika, Foru plazan. 23:30ean Kontzertuak: The sekta, Suntsiketa eta Ukabildu. Larrazpin. Otsailak 14, igandea18:30ean 7 pieza teatraletarako kon... tzertua antzezlana. Irurtzungo gazteen antzerki taldea. Kultur etxean, sarrera doan. IrañetaAtxon Zarkuarenak egin zuenOtsailaren 6an ospatu zituzten inauteriak irintarrek. Gantzontzilo zuri luzeak soinean, koloredun zintak bizkarrean, gerriko gorria eta txanoa zutela atera ziren kalera. Lehendabizi ihoteen pertsonaia, Atxon Zarko, prestatu zuten, eta bazkaldu baino lehen ezkongabe dauden emakumeen etxeen pareak zintadun ezpel adartxoak zintzilikatu zituzten. Ardiki gozoa bazkaldu eta gero, arratsaldean atera zen ihote segizioa. Aurten, nobedade moduan, bi gurdi atera zituzten. Horietako gurdi bat asto batek zeraman, eta bestea poni batek, eta haurrek bikain pasa zuten gurdian igota herriari buelta emanez. Uharte Arakilgo joaldunek kalejiran parte hartu zuten eta ibilbidearen bukaeran, Atxon Zarkok sutan bukatu zuen, bildutakoek dantza egiten zuten bitartean. Afari ederrarekin despeditu ziren aurtengo ihoteak. Uharte ArakilBihar mozorrotzeraIhote ospakizunak bihar izanen dira, Galtzorratzek antolatuta. Aurreko urteetan bezala, Aralar Mendi elkarteak ihote bazkaria hartuko du. Ordurako mozorroa jantzia duenik izanen da. Bazkaria eta gero Uharte Arakilgo ihoteko pertsonaiak herriko kaleez jabetuko dira. 17:30 aldera abituko den kalejirak, musika lagun, ihote ospakizuna herri guztian barna zabalduko du. Segizio horretan pertsonaiekin batera zanpantzarra eta kintoak ere izanen dira. Makila baten puntan, herri guztiaren begitan egon den panpinaren azkena ez da onena izanen, hari plazan su eman eta bere inguruan dantza eginen baitute mozorrotu uhartearrak. Horren ondoren, jan edanak gaueko parrandarako bidea zabalduko du.ArruazuTxikienen festa politaIgande arratsalderako dago iragarria ihote ospakizuna Arruazun. Etxeko txikienak mozorroak jantzi eta etxerik etxe eskean ibiliko dira 17:00etatik aurrera. Haien ibilbidean jasotako sosa eta jaki guztiekin berriki goitik behera berritu duten Iturgain elkartera joanen dira eta han afari-merienda ederrarekin gozatuko dute. LakuntzaBiharko mozorro festarekin eta zatamarroekin ospatuko dira ihoteakGaur izanen dute hasiera ihoteek, Luis Fuentes ikastetxeko inauteri segizioarekin. Alkatea eta almintea izeneko erraldoiak ihoteen agintariak izango dira, eta haiekin batera segizioa osatuko dute zatamarroek, emaiñeek, gardolariek eta potoluek, musika lagun dutela.15:00etan abiatuko da herriko kaleetan barna egingo duten kalejira, eta geldiuneak eginen dituzte, besteak beste sorgin dantza eskaintzeko. Festa ongi despeditzeko auzatea eginen dute. Larunbat goiza mozorrotzeko prestaketetan emango dute lakuntzarrek, eta eguerditik aurrera koadrilak, haurrak eta helduak mozorrotuta aterako dira. Mozorro koloretsuak ez dira faltako, batzuk landuagoak eta oso originalak eta besteak ez horrenbeste, baina guztiak primerakoak. 13:00etan auzatea izanen da plazan. Goizeko bueltatxoa eta gero, 14:30ean Lakuntzako Pertza elkarteko herri bazkarian bilduko dira herritarrak. Arratsaldean jai giroak aurrera eginen du eta musika lagun, mozorrotutakoen kalejira izanen da. Parranda ordu txikietara arte luzatuko da.Asteartean atzera ere ihote ospakizunetan murgilduko dira lakuntzarrak. Bereziki haurrak izango dira mozorrotuko direnak. 17:00etan haurrendako jolasak antolatu dira plazan, eta 18:00etan txokolatada izango da toki berean. Hori bai, eguraldi txarra egiten badu zinean izanen dira ospakizunak. Ordurako dagoeneko zatamarro beldurgarriren bat edo beste agertuko da plazan. Soinean arropa eta zaku zaharrak jantzita, aurpegia zapi batekin estalita, buruan lastozko txapela eta eskuan erratza, sardea edota urritz makila dutela, jendearen atzetik ibiliko dira, izutu eta haiek berotzeko asmoz. Haiek zirikatzeko "Zatamarro begi-gorri urtien behin etorri" eta beste kantatuko diete haurrek. ArbizuTxatarretako dena prestOtsailak 13, larunbata: Mozorro eguna1:30etan Aate.12:00etan Kalejira.14:30ean Bazkaria kiroldegian eta haurrendako ludoteka zerbitzua (Txartelak salgai Arrauts, Karrika eta Jubilatuetan). 20:00etatik 22:00etara eta 24:00etatik 2:00etara musika Argi Bidea elkartean. Igandean kintoak eskean ibiliko dira etxez etxeOtsailak 15, astelehenena17:00etan Txotxongiloak.18:30ean Pelikula emanaldia.Otsailak 16, asteartea: Txatarren eguna 12:00etan Pixkeet eskien.17:30ean Txokolatada eta jokoak haurrendako.19:00etan Argazki emanaldia udaletxean.19:30ean Txistor jatea eta Txatarren artean zozketa.20:00etan Aittun-amiñek erre eta Txatarrak dantzan.21:30ean Afaria Aldabiden. Asteartean bilduko garen Txatar kopuruaren inguruko apustuan parte hartu!Antolatzaileak: Zizkerte Kultur Taldea eta Arbizuko Udala. UnanuMamuxarro, xirri xarroMauka luzeko kamixeta eta galtzontzilo luze zuriak, gerriko beltza edo gorria, soina alderik alde zeharkatzen dion larruzko gerrikoetan pazpalinak, galtzerdi zuriak, zatak eta aurpegia metalezko katuelaz estalia duen inor ikusten baduzu igandean edo asteartean Unanun, argi ibili, eskuan duen zigorra edo makila azkar ibiltzen du eta. Ez dute aurkezpen handirik behar, mamuxarroak dira. Igandean mamuxarro txikien eguna da asteartean mamoxarro handiena. Bi egunetan arratsaldeko lau eta erdiak aldera aterako dira eta seiak bitartean Unanuko nagusi izanen dira. Ziurrenik argazkilari eta kazetariz lepo egonen da Unanu. Ondoren, eliz atean, auzatea izanen da. Gazta, txistorra, ardoa eta beste dastatu ondoren, musikak lagunduta etxez etxeko eskean hasiko dira. Lehen, gehienbat, jatekoa biltzen zuten, baina orain, aldiz, dirua da jasotzen dutena batez ere. Hura eguneko afaria ordaintzeko erabiliko dute.Etxarri AranatzIhoteak, txatarraz janztekoIgandean zalduniyote eta asteartean astearteiyoten mozorro edo txatar festa izanen dira Etxarrin. Igandeko hitzordua 18:00etan dago jarrita. Haurrak txatarrez jantzi eta Txikiglub taldeak lagundurik plazatik kalejira abiatuko dute. Hura despeditzean frontoian txokolatada izanen da.Astearteiyote goizari kintoek ekarritako txarangak jarriko dio soinua. Etxez etxekoan lagunduko diete mozorrotu bat baino gehiagok. Hala egin nahi ez duten haurrek frontoian tailerrak izanen dituzte, 11:00etatik 13:00etara, Mugaipek emanik. Arratsaldean txokolatea dastatzeko aukera izanen da, 17:00etan. Muturra zikindu eta barruak berdindu ondoren txikienendako Gaur jaiak berbena izanen da frontoian, dantzaldi dibertigarria haurrek primeran pasatzeko. Kintoek arratsaldean kalejira eginen dute eta haiek ordaindutako orkestrak, Ibai berriak-ek 19:30etik 21:30era eta 23:30etik 2:30era dantzaldia eskainiko du.Ospakizun horien aurretik ere, izan da bestelako inauteri ospakizunik. Gizakunden, Emakunden eta Garikunden kintoak txatarraz jantzita ibili dira etxez etxe jaki eske. 18:30ean janztera biltzen ziren eta ordu bat geroago atera izan dira eskera. Bildutakoarekin gaztetxean afariak egin dituzte kintoek.BakaikuKamarroen bisita larunbatean eta asteartean haurren txandaIhote ospakizunak larunbatean Bakarrekoetxea elkartean eginen den bazkari batekin hasiko dira. Bazkaltzera biltzen direnak bapo jan eta edan eta gero, kamarro jantziekin estaliko dituzte gorputzak, arratsaldeko seiak aldera herrian barnako etxezetxeko errondari ekiteko. Kamarroekin batera, gurdia, golda, errautsa botatzen dutenak eta bestek osatuko dute segizioa. Aipatzekoa da aurten 13. urtea dela kamarroak kalera ateratzen direnak, eta kamarroz mozorrotzeko deia egin dute bakaikuarrek. Ihoteek asteartean izanen dute segida Bakaikun. Haurrak protagonista izanen dira. Eguerdirako dute denek hitzordua jarrita. Mozorrotuta agertuko dira eta bazkal garairaino jolasten egonen dira. Bakarrekoetxea elkarteko mahai inguruan haur ugari bilduko dira ordu bietan bazkaltzera. Izan ere, Santa Ageda egunean eskean ibili zirenean jasotako diru guztia bazkaria ordaintzeko erabiliko da. Ondoren, bostak aldera eta musika lagun dutela, mozorro kalejira eginen dute Bakaikun barna. Ihote segizioaren ibilera plazan bukatuko da, txokolatea dastatzeko aukera izanen dute orduan. Iturmendi Igandean mozorro desfileaOtsailak 14, domeka Sari banaketa.14:30ean Bazkaria Aritzaga elkartean.18:00etan Mozorro bira herrian barna, txistulari eta dragoiarekin. 19:00etan Txokolatada Aritzaga elkartean. Otsailak 15, astelehena19:00etan Txokolatada Aritzaga elkartean. Otsailak 16, asteartea19:30ean Kalejira jitomotxorroekin. 21:30ean Afaria Aitzkozar elkartean. UrdiainMantaguna eta Momoxarro egunakLarunbatean ospatzen den manta egunarekin hasiko dira ihoteak Urdiainen. Arpilerazko mantak soinean jantzita, hau da goitik behera zakuak jantzita dituztela, ikusi ahal izateko bi zulo eginda, inguruan dituztenak zirikatu eta berotuko dituzte mozorrotutakoek. "Mantaguna guna, guna, guna, zakuan kunkuna" kantatuko dute. Adin guztietako urdiaindarrek parte hartuko dute manta egunean.Domekan momoxarro txikien txanda izanen da. Arratsaldeko zortziak bitartean, arratsalde osoa, aurrera eta atzera ibiliko dira momoxarro txikiak, jendearen atzetik, haiek berotzeko asmoz. Horretaz gain mozorro ezberdinez jantzita egongo dira txikienak. Arratsalde partean, gainera, txokolatada izanen da Urdiaingo plazan. Domekarekin zenbait heldu momoxarroz janzten bada ere, haien eguna, momoxarro handien eguna, asteartea da. Txikitan ikasitako jokabidea errepikatzen dute momoxarro handiek astearte arratsaldean. Korrikaldi ederrak egin eta eginarazteaz aparte, momoxarroek ere antzezpenak egiten dituzte sarri. "Momoxarro xirrikiti xarro, esportero molinero, zaia janda putza gero, arre kompañero" kantatuko dute. Bestalde,sorgin afaririk ere izanen da asteartean Urdiainen.Momoxarroak, bai txikiak bai handiak, goitik behera janzten dira, aurpegia bera ere estaliz. Hainbat itxura har dezakete: ardi-narruak dituzte batzuk, buruan txano konikoajantziko dute besteek, ohe-estalkiak hangoak, farak eta beste. Guztia identitatea ezkutatzeko. Arratsalde osoa mozorrotuta egon eta gero, 20:00etan jakinen da zein da zein, orduan aurpegiko tapakiak kentzen baitituzte.AltsasuOtsailak 14, domeka. Txikien inauteria 18:00etatik 20:30era Momotxorro txikien elkarretaratzea, Foru plazan. Txokolate-jana Altsasuko zanko eta gazteen malabare-tailerraren irteera. Rum Rum Rock taldearekin mozorroen dantza.Oharra: euria eginez gero Burunda pilotalekua.Otsailak 16, asteartea. Herri inauteria 14:30ean Herri bazkaria, Labaderoan (Txartelak 8 eurotan salgai Iortia Kultur Gunean, Txalapartan, Gautxorin, Las Vegasen eta Biltoki.16:30ean Janariak biltzea, alde zaharrean.17:00etan Momotxorro txikien elkarretaratzea Zumalakarregi plazan, Agoizko burrunbak eta Pasai txarangak alaituko dute giroa. Txokolate-jana eta momotxorro txikien kalejira Foruen plazaraino.17:30ean Herri askaria bildutako janariekin, Gure Etxearen ondoan.18:30ean Torrada dastatzea Gure Etxean.18:30ean Momotxorro txikien dantza Foruen plazan eta kalejira Zelandiraino.19:00etan Herri inauteriko elkarretaratzea, Zelandi pilotalekuan.19.30ean Irteera, talde hauek girotuta: Pasai txarangak, txistulariak, Sakanako gaiteroak eta Agoizko burrunbaz lagundua. Akelarrea Zumalakarregi plazan.19:00etatik 21:00etara dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin, Foru plazan.21:00etatik 22:00etara Foru plazara iristea eta momotxorroen dantza. Konpartsak iristea. Ezkil-jotzea, mozorroak kentzea eta mozorro dantza.23:00etatik 1:30era dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin, Foruen plazan.OlatzagutiaHaur inauteriak astearteanAurten aldaketa izanen da, Olatzagutiako inauteriak asteartean hasiko baitira, haur inauteriarekin. Arratsaldeko bostetan pilotalekuan bilduko dira mozorrotuta dauden haurrak, eta guztiendako merendola mundiala izanen da. Horretaz gain, ongi pasatzeko haur animazioa ez da faltako. Olatzagutiako inauteriak hurrengo bi asteburuetan izanen dute segida. Hurrengo asteburuan inauteri herrikoien txanda izango da. Ostiralean, otsailaren 19an, Mari Arroka jaitsiko da Urbasatik, eta larunbatean, hilak 20, zamar handi, zamar txiki eta nesken txanda helduko da. Hurrengo asteburuan, otsailaren 27an, herri inauterien txanda izango da, eta mozorro ugari ikusteko aukera izango da Olaztin. Karroza ikusgarriak ez dira faltako. ZiordiaHaurrak protagonista astearteanAstearte inauteri arratsaldean izanen dira inauteri ospakizunak Ziordian. 17:00etan haurrak mozorroa jantzia dutela bildu eta trikitixak lagun herrian barna kalejiran ibiliko dira. Ibilbidea bukatu eta gero mozorrotutako txikiak txokolate bero-beroa dastatzeko aukera izanen dute elkartean. *Oharra: Hiriberrin eta Ihabarren hurrengo asteburuan ospatuko dituzte inauteriak, Altsasuko piñata inauteriarekin batera. Olatzagutian hurrengo asteburuan inauteri herrikoiak ospatuko dituzte eta otsailaren 27an herri inauteriaren txanda izango da.