Iaz autobietako trafikoa jaitsi egin zen

Guaixe 2010eko otsailaren 9a

Nafarroako errepide sare nagusiko zati dira ibarrean dauden autobiak eta hiruetan iaz trafikoa txikitu egin zen. Herrialdean trafiko gehien hartzen duen autobia Iparraldekoa da, (A1). Iaz Ziordia eta Etxegarate artean, egunero, 24.941 ibilgailu pasa ziren, 2008an baino %7,8 gutxiago. Sakanako Autobia (A10) iaz, egunero, 15.316 ibilgailuk erabili zuten. Aurreko urtean baino %3,3 gutxiago. Trafiko jaitsiera pixka bat handiagoa izan du Leitzarango Autobiak (A15). Aurreko urtearekin alderatuz trafikoa iaz %3,8 jaitsi zen. Leitzarango autobia iaz, egunero, 14.207 ibilgailuk erabili zuten. Autobia horren erabileraren jaitsierarekin ere zerikusia du Iruña eta Behobia arteko errepidean egindako lanak. KamioiakGarraio astunari dagokionez, 2008an baino %15,2 kamioi gutxiago ikusi ziren Iparraldeko Autobian (A1). Hala ere, Ziordia eta Etxegarate artean egunero 6.657 kamioi pasa ziren. Sakanako Autobian (A10) kamioien trafikoa %12, 7 jaitsi zen iaz. Ibarra zeharkatu zuten kamioiak, egunero, 2.144 izan ziren. Leitzarango Autobian (A15) trafiko astuna Sakanakoaren antzera jaitsi zen, %11,9. Egunero 1.971 kamioik erabili zuten autobia hori.