Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horretaz pentsatzeko eskatu die Arakilgo Udalak ibarreko gurasoei bidalitako gutunean. Aurre-matrikulazio garaia dela eta, udalak kanpaina informatiboa egin du, euskarak irakaskuntzan dagokion lekua izan dezan. Arakilgo Udalak ibarreko gurasoei gogorarazi die "gero eta hizkuntza gehiago entzun ditzakegu gure herrietan. Hezkuntza sistemak berak gero eta tarte handiagoa eskaintzen dio hizkuntzen ikasketari. Gaur egun elebitasunaren kontzeptua gaindituta dago: errealitate eleaniztasunean bizi gara". Horregatik udalak gurasoei nabarmendu die "oso garrantzitsua" dela "pentsatzea eta adostea nolako hiztunak nahi" dituzten, eta "bitartekoak jartzea". Udalak gurasoei gogorarazi die "Nafarroan gainera, aparteko kultur ondarea izateko pribilegioa" dugula. Udalak azaldu duenez, Datozen belaunaldiei irakatsi eta guk ikastea guztion zeregina da, guztion arteko ahalegina".