Txirrindularien lehen pedalkadak Mallorcan

Guaixe 2010eko otsailaren 8a

Atzo abiatu zen Mallorcako Itzulia edo Challengea, Palma de Mallorcan hasi eta despeditu zen etaparekin. Palman prestatutako zirkuituan gauzatu zen proba, eta aurreikusi moduan esprinterrak izan ziren nagusi. Azkarrena 37 urteko Katushako Robbie McEwen beteranoa izan zen (2:21:16) , Euskalteleko Koldo Fernandez de Larreari aurre hartuta (denbora berean). Euskalteleko Jorge Azanza altsasuarra 49.a izan zen, denbora berean, eta bere taldekide Gorka Verdugo etxarriarra 141.a, 11 segundora. Orbea taldeko Xabier Zabalo olaztiarrak primerako debuta egin zuen profesional mailan, eta aurrean ikusteko aukera izan zen. Olaztiarrak 66. kilometroan ihes egin zuen eta 30 segundoko tartea zabaltzea lortu zuen. Bigarren tartekako helmugan lehena izan zen, baina tropelak harrapatu egin zuen. Azkenean 1666.a ?? izan zen, 19 segundora. Gaur bigarren etapa izango dute, Cala Millor trofeoa, 172,4 kilometroko etapa laua. Atzera ere esprinterrendako aukera bikaina izanen da.