Azanza gaixorik dago

Guaixe 2010eko otsailaren 9a

Atzo Mallorcako Itzuliko bigarren etapa jokatu zen, Cala Millor Trofeoa, 172 kilometrokoa. Etapa laua zen, eta aurreikusi moduan esprinterrek erabaki zuten. Azkarrena Rabobankeko Oscar Freire izan zen, Greipel, Cardoso, Förster eta Fernandez de Larrearen aurretik. Gorka Verdugo 125.a izan zen, denbora berean, Xabier Zabalo olaztiarra 146.a, 56 segundora. Jorge Azanza ez zen atzoko proban aritu, gaixorik dagoelako. Ahoan infekzio fuertea dauka altsasuarrak eta antibiotikoen tratamendua jarri diote. Aurki osatzea espero du. Gaur Inca Trofeoa dago jokoan, 157 kilometrokoa. Txirrindulariek bi mendi igo beharko dituzte: 2. mailako Coll de Sóller eta lehen mailako Puig Major, helmugatik 30 kilometrora.