Imanol Erbiti hogeigarrena Mallorcako Challengeko hirugarren etapan

Guaixe 2010eko otsailaren 10a

Atzo Mallorcako Challengeko hirugarren etapa jokatu zen, Inca Trofeoa. Euria eta eguraldi txarra izan ziren etapako protagonistak, bi mendi igoerekin batera. Ihesi egin zuen hirukote baten artean jokatu zen etapa, eta Milrameko Linus Gerdemann nagusitu zen hiruen arteko esprintean. Caisse d´Epargneko Imanol Erbiti 20.a izan zen, 4:44ra. Gorka Verdugo eta Xabier Zabalo kontroletik kanpo iritsi ziren. Gaur Deiá Trofeoa jokatuko da, Mallorcako Challengeko laugarren proba. Txirrindulariek 143 kilometroei egin beharko diote aurre, eta lau portu igo beharko dituzte: bigarren mailako Can Costa, bigarren mailako Femenies, bigarren mailako Puig Major eta hirugarren mailako Coll d´en Bleda.