Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Primeran dabiltza Estatuko B mailan ari diren Sakanako bi taldeak, Uharte Arakilgo Aralar Mendi eta Irurtzungo Fluitecnik Xota. Aralar Mendik 2-0 hartu zuen menpean Nordecons Olite, eta Tafallan 3-4 irabazi zion Xotak Tafatrans Vulcanizados Ruiz taldeari. Gazte Berriak taldea da liderra, 32 punturekin. Aralar Mendi bosgarrena da, 26 punturekin, eta Fluitecnik Xota seigarrena, 25 punturekin. Larunbatean Iruñean jokatuko du Aralar Mendik, bigarrena den San Juanen kontra. Goiko postuetako lehia izanen da, Aralar Mendik gora egin nahi duelako eta San Juan Gazte Berriak liderrarekin puntuetara berdinduta dagoelako. Bestalde, Irurtzungo Xota ere Iruñean ariko da, kasu honetan bederatzigarrena den Universidad de Navarra taldearen kontra.