Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean gimnasia erritmikoko txapelketa jokatu zen Mendillorriko kiroldegian. Sakanako Iskiza taldeko gimnastak - - 6 gimnasta aritu ziren banakako probetan - ongi aritu ziren. Primeran pasatzeaz gain lau dominarekin itzuli ziren Altsasura. Benjamin B mailan (esku libreak) Eneritz Regil hirugarrena izan zen eta Getari Solozabal seigarrena. Kimuen B mailan (pilotarekin). Irantzu Berasategi lehena sailkatu zen eta Ainhoa Lizarraga bigarrena, eta kimuen A mailan (esku libreak) Igone Augusto izan zen lehena eta Miriam Martin hamargarrena. Hortaz, zorionak guztiei.