Sakanako XX. Pala Txapelketa abian

Guaixe 2010eko otsailaren 12a

Asteburuan hasiko da Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Etxarri Aranazko Gure Pilota kirol taldearen laguntzarekin antolatutako Sakanako XX. Pala Txapelketa. Guztira 15 bikote ariko dira lehian. Horitatik zortzi lehen mailan ariko dira, eta gainontzeko zazpiak bigarrenean. Maila bakoitzean bi multzotan banatuta ariko dira bikoak, eta ligaxka jokatu ondoren onenek egingo dute aurrera. Txapelketako partidak Etxarri Aranazko eta Olatzagutiako pilotalekuetan jokatuko dira. Etxarri Aranatzen ostiral eta larunbat arratsaldeetan eta igande goizetan jokatuko dira, eta Olatzagutian larunbat arratsaldetan. Asteburu honetan lehen jardunaldia jokatuko da, bi mailatan. Lehen jardunaldia-Lehen maila, ostiralean eta igandeanOstiralean:     19:00etan: Beloki-Igoa - Barandiaran-Arbizu                      20:00etan: Barandalla-Biño - Merindako-AnduezaIgandean:    11:00etan: Andueza-Arrastia - Beloki-Jara    12:00etan: Landaluze-Dani - Beloki-Ubeda-Bigarren maila, larunbatean15:30ean: Santos-Fernandez-Artoleta - Lopez de Zubiria-Barban16:30ean: Astrain-Fadrique - Jaunarena-Etxenike17:30ean: Baleztena-Lazkano - Pirol-XabiAtsedena: Matxain-Oderitz15 bikoakLehen mailaA taldea: Landaluze-Dani, Andueza-Arrastia, Beloki-Jara eta Beloki-UbedaB taldea: Beloki-Igoa, Barandalla-Biño, Merindano-Andueza eta Barandiaran-ArbizuBigarren mailaA taldea: Santos-Fernandez-Artoleta, Astrain-Fadrique, Jaunarena-Etxenike eta Lopez de Zubiria-BarbanB taldea: Pirol-Xabi, Matxain-Oderitz eta Baleztena-Lazkano