Etorkinendako euskarazko oinarrizko ikastaroa

Guaixe 2010eko otsailaren 18a

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, AEKrekin batera, sakandar berriei zuzendutako euskarazko oinarrizko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa doakoa izanen da. Sakanara azken urteotan iritsitako pertsonei "bertako kulturara eta hizkuntzara gerturatzeko, oinarrizko ezagutza lortzeko"  eskaintza egin nahi die Euskara Zerbitzuak. Ikastaroan ahozko eta idatzizko oinarrizko osagaiak ezagutaraziko zaizkie ikasleei. Ikastaroa martxoaren 8an hasiko da eta apirilaren 30era arte luzatuko da. Klaseak astelehenetik ostiralera izanen dira, Altsasun dagoen Itsasi euskaltegian, 9:30etik 11:30era. 60 ordu guztira. 12 ikasle gehienezIzen ematea otsailaren 22tik martxoaren 2ra arte egin daiteke 689029780 telefonoan edo  aranatz.euskara@sakana-mank helbidean. Dohainik da.