Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen astean azken aldiko kontzerturik arrakastatsuena eskaini zuen Igor Ijurra etxarriarrak zuzentzen duen Iruñeko Orfeoiak. Carl Orff-en Carmina Burana interpretatu zuten Iruñeko Baluarte Jauregian, La Fura dels Baus eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera. Ikusmira itzela sortu zuen ikuskizunak eta hasiera bateko bi emanaldiak bikoiztu arren, berehala agortu ziren sarrerak. Ostiraletik igandera, lau emanalditan, leporaino bete da Baluarteko areto nagusia. Arrakasta horren arduradun dira, maila batean, zenbait sakandar. Iruñeko Orfeoiak Igor Ijurraren zuzendaritzapean prestatu du obra ikusgarria. Gainera, ia 100 abeslarien artean zenbait sakandar zeuden: Javier Artieda, Pedro Lizarraga, Txaro Garziandia, Leandro Garziandia, Tere Flores, Jose Luis Maiza eta Xabier Garziandia.