Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Sakanako Areto Futbol Txapelketako 11. Jardunaldia jokatu zen. Emaitzak: Einag Arezpe 4 - Gaztetxe 1Herriko Txiki 5 - Biltoki 3Sakana 11 - Otofados 6All In 7 - Hiltegi 4Sailkapenean Sakana da lider, 27 punturekin. 2 puntura dago Einag Arezpe (25 puntu), eta bost puntura Herriko Txiki (22 puntu). Laugarrena da All In (21 puntu), bosgarrena Otofados (14 puntu), seigarrena Gaztetxe (9 puntu), zazpigarrena Hiltegi (3 puntu) eta zortzigarrena Biltoki (3 puntu). Asteburuan ez da jardunaldirik jokatuko, Altsasuko hiri-inauteriak baitira. Hortaz, 12. Jardunaldia otsailaren 27an jokatuko da, hurrengo larunbatean, Altsasuko Zelandin. Lehian egonen diren partidak: Gaztetxe - Hiltegi Otofados - All In Biltoki - Sakana Einag Arezpe - Herriko Txiki