Aralar Mendik eta Xotak galdu

Guaixe 2010eko otsailaren 17a

Estatuko B maila. 1. Multzoa. 17. Jardunaldia. San Juan 6 - Aralar Mendi 5 / Universidad de Navarra 5 - Fluitecnik Xota 2Azkenekoa ez da jardunaldi ona izan Areto futboleko Estatuko B mailan aritzen diren bi talde sakandarrendako. Egia esan arerio gogorrak zituzten, eta puntuatu gabe geratu dira. Sailkapenean bigarrena den San Juan taldearen etxean jokatu zuen Uharte Arakilgo Aralar Mendik, eta iruindarrek 6-5 hartu zituzten mendean uhartearrak. Eta Iruñean, Universidad de Navarrak 5-2 irabazi zion Irurtzungo Fluitecnik Xotari. Sailkapenean apenas dago aldaketarik. Gazte Berriak da lider, 35 punturekin, bigarrena den San Juanekin berdinduta. Aralar Mendik bosgarren postuari eusten dio, 26 punturekin, eta Xotak seigarren postuari, 25 punturekin. Asteburuan 18. jardunaldia dago jokoan. Aralar Mendik etxean jokatuko du, Uharte Arakilgo Larrebieta pilotalekuan, larunbatean, 19:00etan. Xota irabaztetik datorren eta azkenaurrekoa den Universidad de Navarra taldea hartuko du. Irurtzungo Xotak etxean jokatuko du larunbat arratsaldean, eta zortzigarrena den Jarama Ribera de Navarra izango du aurkari. Ea azkeneko jardunaldiari buelta eman eta garaipenaren bidean jartzen diren bi talde sakandarrak.