Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur abiatuko da eta igandean despeditu Portugalgo Algarveko itzulia. Txirrindulari askok bertan mustuko dute denboraldia, tartean punta-puntakoak: Contador etaVinoukurov (Astana) Leipheimer, Kroden (Radio Shack), Millar (Garmin), Luis Leon Sanchez (Caisse d´Epargne), Greipel (Columbia), McEwen (Katusha), Devolder (Quick Step), Boom (Rabobank), Cardoso (Footon), Hushovd (Cervelo), Samuel Sanchez (Euskaltel)... Taldeek bi arrazoi nagusirengatik aukeratu dute Portugalen hastea: klima egokiagatik eta hainbat Pro Tour taldek Andaluzia eta Murtziako itzuliei egin dieten boikotagatik, Euskaltel eta Caisse tartean, proba horiek ez dutelako Espainiako Txirrindularitza Taldeen Elkarteak taldearekin hitzartutako akordioa betetzen. Murtzian eta Andaluzian egongo ez direnez, talde indartsua eraman du Euskaltelek Algarvera. Samuel Sanchez eta Igor Anton buruak han egongo dira, eta haiei laguntzen talde sendoa, Egoi Martinez eta Gorka Verdugo etxarriarrak tartean. Bestalde, Caisse d´Epargneko Luis Leon Sanchez eta Rojasi laguntzea izango da Hiriberriko Imanol Erbitiren lana. Esprinterrendako egokia den etaparekin abiatuko da gaur Algarveko Itzulia.